Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Josue 5

Josue :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

5
1 Jordanez beste aldera, mendebaldean, bizi ziren amortarren eta kostaldeko kanaandarren erregeek entzun zuten lehortu egin zituela Jaunak Jordango urak israeldarrak igarotzeko
5,1 israeldarrak igarotzeko: Eskuizkribu gehienek israeldarren aurrean gu igaroarazteko diote. Gu ezartzeak gertakaria kultuan eguneratu nahia adieraz lezake.
, eta adoregabeturik, arnasa ere galduta, gelditu ziren israeldarren aurrean.
5,1 adoregabeturik 2,11.
Bigarren erdainkuntza
2 Aldi hartan, Jaunak esan zion Josueri: «Egin suharrizko aiztoak, israeldarrak bigarren aldiz erdaintzeko».
3 Egin zituen, bada, Josuek suharrizko aiztoak eta Aralot
5,3 Aralot: Izen honek zakil-mutur esan nahi du, bertan egin behar zen erdainkuntza-erritua aipatuz (ik. Has 17,10 oh.).
izeneko mendixkan erdaindu zituen israeldar gizasemeak. 4 Hona zergatik eragin zien Josuek erdainkuntza: Egiptotik irtendako gizasemeak, gerra-gizon guztiak, bidean, basamortuan, hilak zirelako eta,
5,4 basamortuan hilak Zen 14,22-23; Heb 3,16-19.
5 Egiptotik irtendako herri osoa erdaindua zegoen arren, bidean, basamortuan, jaioak erdaindu gabe zeudelako
5,5 erdaindu gabe zeudelako: Pazkoa ospatu ahal izateko erdaindua egon behar zen (ik. Ir 12,48).
. 6 Izan ere, israeldarrak berrogei urtez ibili ziren basamortuan zehar, Egiptotik irtendako gerra-gizonen belaunaldi osoa desagertu zen arte. Hauek ez zuten aditu Jaunaren esana, eta Jaunak zin egin zien ez ziela ikusten utziko arbasoei zin eginez agindutako lurraldea
5,6 zin eginez agindutako lurraldea: Ik. 1,2 oh.; Has 12,2; Ir 2,24; Dt 1,7.25.
, esnea eta eztia darizkion lurraldea.
5,6 berrogei urtez basamortuan Zen 14,33-34; Dt 2,14; Eg 7,36.
7 Haien ordez, beste belaunaldi bat sorrarazi zuen Jainkoak, eta hauek erdaindu zituen Josuek, bidean ez baitzuten erdainkuntza-ohikunea inoiz ere egin.
8 Jende guztia erdaindu ondoren, kanpalekuan bertan gelditu ziren sendatu arte. 9 Gero, Jaunak esan zion Josueri: «Gaur kendu dizuet gainetik Egiptotik irtenez gero zenuten laidoa».
Horregatik, toki hari Gilgal
5,9 laidoa: Erdaindu gabe zeudelako zuten lotsa. // Gilgal: Ik. 4,19 oh. Idazleak, dirudienez, hitz-jokoa egiten du hemen Gilgal izenaren eta kendu itzuli dugun (h.h., biribilkatu ) aditzaren artean.
izena ipini zioten, eta hala deitzen da gaur arte.
Lehen Pazko-jaia Kanaanen
10 Israeldarrek Gilgalen ezarri zuten kanpalekua eta hilaren hamalauan
5,10 hilaren hamalauan: Lehenbiziko hilabetean gara (ik. 4,19). Beraz, Ir 12,6 tx.aren arabera hilaren hamalaua Pazko-eguna da.
, arratsean, Pazko-jaia ospatu zuten Jerikoko lautadan.
5,10 Pazko-jaia Ir 12,1+.
11 Pazko-egunean, legamia gabeko ogia eta gari-ale xigortua jan zituzten, baina biharamunean lurralde hartako fruituetatik jan zuten.
5,11 legamia gabeko ogia Ir 12,15+.
12 Lurraldeko fruituak jan zituzten egunetik aurrera bukatu egin zen mana. Aurrerantzean israeldarrek ez zuten manarik izan; urte hartan Kanaan lurraldeko emaitzetatik jan zuten.
Josue eta ezpatadun gizona
13 Behinola, Jeriko ondoan zegoela, eskuan ezpata erantzia zuen gizon bat ikusi zuen Josuek bere aurrean. Josuek gizonarengana aurreratu eta galdetu zion:
–Gutarra zara ala etsaietakoa?
5,13 eskuan ezpata zuen gizona (ikuskaria) Zen 22,23.31; 1 Kro 21,16. Ik. 2 Sm 24,16.
14 Gizonak erantzun zion:
– Ez! Jaunaren gudarosteko buruzagia nauzu eta etorri berria naiz.
Orduan, Josuek, lurreraino ahuspezturik, esan zion:
–Zer agintzen diozu, jauna, zeure zerbitzari honi?
5,14 Jaunaren gudarosteko buruzagia Ir 23,20; 32,34; Dn 12,1.
15 Jaunaren gudarosteko buruzagiak erantzun zion:
–Erantzi oinetakoak, zauden lekua santua baita.
Halaxe egin zuen Josuek.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7